XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pertsona bat galdu da
masak bulto bat gehiago
irabazi du.
Haur bat jaio da
maitasunarekin zer ikusirik
ez daukana.
Arbasoen paranoikoetara
paranoiko bat
paranoika bat heldu da.

Begiak itxi dizkigute
hilobiratu
gure gorputzak
gure desamodio guztiak
bukatu dira
iragan gure maite ezinak.

Nork piztuko du MAITASUNA?